Mamia herriarentzat pentsatutako taberna bat bezala jaiotzen da, ondo bildu, gozatu eta jateko leku bat. Inguruetako produktuaren eta tokiko hornitzaileen aldeko apustua egiten dugu, hurbilekoan, benetakoan eta intentzioz egiten den horretan sinesten dugulako.
Gure sukaldaritzak tradizionala eta berezko ukitua uztartzen ditu: gosari sinpleak (txigorkiak, enpanadak edo tortillak), tokiko produktuekin egindako eguneko platerak eta nortasun handiko hanburgesak bezalako afari informalagoak.
Hemen ez dugu korapilatu nahi, gauzak ondo egitea baizik: produktu ona, giro ona eta beti itzultzeko gogoa duen leku bat.